Gogoeta

Dimanche 4 septembre 2011 7 04 /09 /Sep /2011 22:18

 

Iragana gogoan...

 

Nire ahizpa, gaztetan, solex-ez edo mobiletez zebilela (xuxen zer gidatzen zuen ahantzia dut), gibelera itzuli zen ustez eta errotan arazo bat zeukala... Momentu hortan berean, aitzinean zagon harri koxkor bat jo eta erori zen! Aurpegian zauritua, hortzak hautsiak... klinikan egon zen.

 

A! gelditu balitz atzera so egiteko!

 

Berdin iraganari eta etorkizunari, atzean eta aurrean dagonari behako bat eman nahi baldin badiogu.... Hobe gelditzea...

Hausnarketarako hastia hartzea.

Gogoetatzea, pasatu denaz jabetzeko. Geroari buru egiteko egoera analisatu.

Partikulazki jasaiten ditugun gertakari oroigarriak gogoan ditut, guti edo aski hunkitzen edo minberatzen gaituztenak...

 

Denak dolu (ttiki edo handi) gisakoak.

 

Bizi guzia doluz josia da.

 

Ez naiz iluna. Dolua ez da beltza. Errealitatea baizik.


Bidean frango galtzen da. Ahaide eta lagun asko...

 

Arimaren xendretan barna, beldurrik gabe ibiltzen dena, kostarik kosta, noizbait argira ateratzen da. Azkarturik.

 

 

Den latzena ere, higatuz joan arau, leunduz doa.

 

kurkuilu

Par Begiurdin - Publié dans : Gogoeta - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Vendredi 7 janvier 2011 5 07 /01 /Jan /2011 18:21

Aita, 1983ko urtarrilaren 8an zendu zen. 55 urtetan.

Duela beraz 28 urte. Jadanik.

lacarra michel

Michel Lacarra (1927-1983)


Erran izan dut bloga honetan "Bizi on baten sekretua" artikuluan, ez nintzela egoiten iraganari so. Ez du kentzen  oroimeneko eremuetan maiz murgiltzen naizela, eta hurbilekoekin konektatzen naizela ardura. Urtebetetze bat hurbiltzean oraindik gehiago.

 

Maite den norbait galtzea, sofrikario handia da. Aita-amak, biak, galduak ditut. Dolu hori pasatua dut. (Hobe pasatua izanik, esperientzia dorpea baita). Oraindik ere, beldur handia sortzen zait maite ditudanak zenduko diren egunari pentsatzean. Nola bizitzen segitu heien presentziarik gabe?

 

Herioak anitz erakasten dauku biziaz. Lur honetan, gorputza, izpiritua, arima... gira. Heriotzarekin, gorputza suntsitzen baldin bada, gure bizi energia, iturria diraute beste forma batean... Izpiritua, arima betikoak direla sinesten dut. Hilak gure baitan bizi dira, heien energia eta indarra sendi ginezazke: ene aita-ameri pentsatzean, maitasun uhain batek betetzen nau. Maitatu eta maitatzen naute, nik ere maite ditudan bezala.

 

Ez da sekulan eta behin ere harreman hori hautsiko. Heriotzatik at, bihotzaren eta sendimenduen erreinuan bizi girela sinesten dut, askatasun osoan!


Par Begiurdin - Publié dans : Gogoeta - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 1 commentaires

Aurkezpena/Présentation

  • : Begiurdin, le blog de Maite
  • Begiurdin, le blog de Maite
  • : Culture Littérature Pays Basque Culture
  • : Azkainen bizi, besteak beste natura eta euskal kulturazale naiz. "Ilunbea madarikatzea baino, hobe xirio bat piztea". Vivant à Ascain (7 km près de Saint-Jean-de-Luz), aimant la culture basque, je suis sensible à la nature et curieuse de tout. "A chaque oiseau son chant".
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil

Ordiziako azoka

azoka ordizia 500   

m.eke.org

 

m eke org

Euskal kulturaren agenda

zure mugikorrean!

Bilaketa/Recherche

Euskal kultur erakundea



Euskal kulturaren ataria -
Le portail de la culture basque

logo_a10.gif

Adierazpen/Commentaires

Egutegi/Calendrier

Mai 2012
L M M J V S D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
<< < > >>

Syndication

  • Flux RSS des articles
Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés