Dimanche 8 novembre 2009
Lehen, laborantxan oinarritu gizartean, ez zen sosik.
Orai, dirua baizik ez da eta harek du dena manatzen.
Lehen, bizitzeko hastia hartzen zen. Eguzkiak, eguraldiak, naturak emaiten zizkion bizi erritmoa laborariari.
Gaur, ez dugu denbora gobernatzen, are gehiago berak dauku pean atxikitzen, ziztu bizian dabilan kontsumo treinak eramaten baitauku, ez dakigu nora.
Horretaz kontziente, mugimendu frango ikusten ditugu (batzu modan Zen jarrera bezala), denek helburu berarekin, betiko balore sinpleak eta zuhurrak ber-aurkitzeko asmoarekin.
Berriz iturrira jotzeko. Barne osagarria eta oreka sanoa zaintzeko (ohartu baigira gizarte modernoaren zalapartak daraman gaixotasunetaz).
Ekialdekoa ala mendebaldekoa izan, ez da inportik, munduan barna gizona gizon eta emaztea berdin emazte, denek balore eta bizi kalitate berdinen ondotik ibilki...
Ez da hor xuri-beltxik, ez eta erlisiorik.

Adierazpen/Commentaires