Frantziako Marseillak 2013endako egina duen bezala, maiatz hastapen huntan Donostiak Bruselan bere hautagaitza aurkeztu du 2016. urtean Europako kultur hiri nagusia izaiteko. Berarekin batean,
Espainiako beste 13 hiri hautagai dira (horietan Iruña) eta Poloniako 7.
Lehia idekia. Hiriarentzat garapen handi baten parada maila askotan batez ere, bistan dena, kultura arloan (eraikin berri, hiriaren itxuraldaketak,...). Huna bideo huntan Donostiak dituen kolore
nagusiak :
Par Maite
0
-
Recommander
Kultur eragile ezaguna,
antzerkilari, idazle, kantu konpositore, nork ez du Daniel Landart ezagutzen ?
Gizon goxoa, boz ezti batez ari, nahiz hizlari suharra dugun !
Hemen Herria aldizkaria suharki ohoratzen du eta Jamattitt Dirassar laudatzen !
Etzuen uste, baina Sarako Biltzarrean antolatzaileek sorpresa egin diote :
Saristatua izan da eta, Pantxoa Etchegoin mintzatu ondoan, Daniel Laplacettek makila eskaini dio.
"Aah ! ez dakiat makila hau eskuetan nola har
!"
ZORIONAK
"fan" baten partez !
Par Maite
0
-
Recommander
Erran bezala beraz, Azkaingo plaza airostu da pasa den Ekainaren 20an.
Alabainan,
Kornelio musika eskolako ikasleek beren urteko xinaurri lana erakutsi daukute. Gitarra, perkusioa, esku soinua ( akordoioa ), panderoa, trikitixa eta biolina musika tresnak lagun.
Heldu den Irailatik goiti, saxofonoa eta klarineta lantzeko klase bat idekiko da ( jadanik 4 ikasle badira ). Txistua ikasteko klase bat ere, ikasleak agertzen direnen ber.
Egun eguzkitsua. Arrats goxoa. Azkenean !
Martintxo kantu-taillerrak Kornelioren ikusgarriaren ondotik poteoa animatu du ostatuz-ostatu. Ohiko musikarieri, hots Xano eta Txomini , juntatu da Arkaiz Miner biolin joile trebearen klasea.
Biolonistek hastapeneko xedea obratu dute : ez bakarrik musika eskolan bainan ostatuetan ere biolina jotzea.
Poteo magikoak kasik gauerdi arte iraun du, arrats goxo huni amaiera ezin hobea emaiten giniolarik Xoko-ona ostatuan afalduz.
Agian gure ttirrittek jotzeko parada izanen duten oraino, neguan izanikan ere !!!
Par Maite
0
-
Recommander
Adierazpen/Commentaires