ondarea

Samedi 4 juillet 2009
Sasoin ederrak pausatzeko gogoa emaiten du,  bizia gozatzeko parada usaian baino gehiago.

Ez dira ez okasioneak falta (hondartza, kontzertu, ibilaldi, etabar). Urrunegi joan gabe, Nafarroako turismo uebguneak proposamen parrasta bat eskaintzen dauku, merexi du behako bat emaitea !



Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Dimanche 14 juin 2009


Nahiz xuxen ez jakin noiz sortu den herrigune bat Mutrikun (lehen aldikotz Mortrico izena irakurtzen da dokumentu batean 1200 ean),  Alfonso VIII. erregeak eman zion ofizialki hiri gutuna 1209ko irailaren 1ean.







Arrantza indartzeko fundatu zen.
Alabainan, ezkerreko marrazki xahar hunek erakusten duen bezala, badia batean, ba herria, ba portua, babesturik zauden. Geografikoki, leku aparta garai hartan bale ihizira joaiteko.


















Urtebetze hau ospatzeko, Mutrikuk ekitaldi andana bat antolatua du urte osoan zehar. Adibidez, ekainaren 28an, antzeztuko dituzte bale harrapaketa eta arrantzaren inguruko lanbide zaharrak. Partehartzaileetan, ikusiko da
Ziburuko Itsas-Begia elkarteko "Brokoa" txalupa.


Xehetasun gehiagorentzat, jo Mutrikuko udalaren internet gunera.
Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Mardi 26 mai 2009
Itsas ondareaz arduratzen den Ziburuko elkarteak bloga bat zabaldu berri du sarean : www.itsas-begia.com

Egia erran, jadanik bazuen Itsas begiak internet gune bat baina ez eguneratua.
Blog honen bidez, elkarteak antolatzen dituen ekitaldi parrastaren berri ukanen dugu.
Heldu den Mendekoste asteburuan antolatzen du "ZOKOA 2009, bela-arraun elgarretaratzea" (irudian klikatuz, programa guzia ukanen duzue)


Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Vendredi 1 mai 2009
Filma luzeak, laburrak, bideoak, eta mota guzietako grabaketak (berdin partikularrenak) berreskuratu, artxibatu eta ikertzea da Euskadiko Filmategiaren xedea eta lana.
Artxibategi gehienetan maiz gertatzen den bezala, laster toki eskasaren arazoa agertzen ! Hauxe da Euskadiko filmategiaren kasua gaur egun. Begira irudi hauek :



Benetan dokumentu interesgarriak !
Orain egin behar litaikena (jadanik parte batentzat egiten dena, hain segur) , artxibo horiek ikertu ondoan, batzu hautatu eta tratatu publikoari ikusgai eskaintzeko.
Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Dimanche 14 septembre 2008
Irailaren 20ean eta 21ean Ondarearen egunak ospatuko dira han eta hemen mila aurpegi hartuko dituztela.
Donibane Lohizuneko kaian Itsas Begia itsas ondarea zaindu beharrez buru ta belarri ari den elkarteak hitzordua luzatzen dauku.



Irailaren 20ean, larunbatarekin, 10:00tatik 18ak artian elkarte kideak publikoa errezebituko dute hanbat animazio zabalduz.
Horietan, aipa dezagun Mikel Epalza apezak kudeatzen duen Altxa Mutillak aldizkariaren azken alearen suskripzioa idekiko da, jadanik eta hobe  erreserbatzea aldizkari hunen zenbaki berri hau, beti interes handiko dokumentua izaiten baita eta badakigu Mikelek ikerketa lan gotorra eramaten duela horren publikatzeko.
Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Mardi 1 juillet 2008
Itsas Begia elkarteko txalupa Euskal Museo parean egonen da Uztailaren 2tik 6ra. Ikustekoa ! Aturri ibaian Euskal Museora heltzeko bere 2 mastak kendu beharko baititu.

Egitarau aberatsa karia hortara :

 Asteazkenean,
Uztailaren 2an, 17:30tan : Brokoa eta ibai ontziak arribatuko dira,
  18etan : Angeluko Ibaialderen itsas kantuak,                                           19etan : Bertsularien Lagunen bertsuak.

 Larunbatean, Uztailaren 5ean, 11etan : Itsas animazioa Itsas Begiaren eskutik, belen irakori eta atunaren arrantza.


Euskal museoan,

Uztailaren 1etik 20ra : Brokoari buruzko aurkezpen gaikilakoa Xokoa aretoan.

Ortzegunean, Uztailaren 3an : Itsas zurgintzari buruzko hitzaldia, Escumayres-Talasta eta Itsas Begiak eskainia.

8-10 urte arteko haurrendako ikertzaileen tailerra, urririk.
Izen emaitea aintzinetik tel. zkia huntara deituz : 05 59 59 08 98
2 talde izanen dira, euskaraz eta frantsesez. ( 12 pertsona )

Larunbatean, Uztailaren 5ean, 15etan : Pista jokoa.


Igandean,
Uztailaren 6an, 10etan : Eskulanak. Deneri idekia.
Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Mercredi 25 juin 2008


1986an hasi ziren Douarnenez portuan itsas bestak antolatzen tradiziozko untzi beladun eta beste elkarretaratzeko asmoarekin. Geroztik 2 urtetarik berritua den ekitaldi famatua bilakatua da.

Ez da lehen aldia Euskal Herriak parte hartzen duela.
Duela 20 urte xuxen Ur Joko arraun elkarteak traineria bat igan zuen uretan antolatu lehietan parte hartzen zuela.
Oroitzapen kutxa ideki eta, argazki arraroak aurkitu ditut, bihotzean dauzkagun 2 lagun zenduak erakusten dauzkutenak.
Akanpatzen ginuen Maite zena ( duela 4 urte galdu adixkide mina ) eta Jeannot-rekin :
                                                                                                                                                              


Ze oroitzapen goxoa !...ez ginen ez gaizki bizi !..eta uretan Ur Jokoren traineria ari zen arraun eta arraun, estribor Jakes lehen arraunlariaren gibelean "Xubero" Gérard zena ezagutuko duzue :



Ez ziren ez bakarrik uretan, beste arraun-untzi batzuekin ari ziren, untzi bakoitxak bere berezitasuna zaukalarik:



Geroztik eta bereziki 1992an , Brest hirian hasirik haatik ( Douarnenez-n ez aski lekurik hortarako eta ) besta gaitza egin ginuen berriki eraiki Brokoa txaluparekin. Ez da oraingoa baina erran behar da Euskal Herriko itsas ondarezaleak ari direla jotake gostaia-gosta traba guzien gainetik burutabelarri...goresmenak merezi dituzte.
Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Mardi 17 juin 2008
1992an iragan itsas bestetan ba Brest hirian ba Douarnenez-en ( funtsean aurten bezala ) , Bretainiako haizeaz ederki baliatu zen gure txalupa. Ez baita batere gauza bera hemen.
Halere BERRI handi bat : Motor bat badaukala azkenean Brokoak. Hainbeste urteren buruko gogoeta, tirabirak eta diru bilketen ondotik.
Lorpen horrekin Itsas Begia elkarteko sua eta dinamika azpimarratzekoa da. Itsas ondarearen pasionea bizi du.


Bon!! Haizea erran dut, hobeki begiratuz belak ez dira ateraiak...ai ai ai!!  eta arraun horiek pisuak...
Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Mardi 17 juin 2008
Huna Itsas Begia elkarteak eraiki "Brokoa" txalupa  1992an Douarnenez-en iragan itsas bestan.


Ederrak ziren ez ? Sari bat ukan zuten.



Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Mardi 17 juin 2008

2008ko Uztailaren 17tik 20ra, Douarnenez-ko Itsas Bestak iraganen dira.

Uda huntako gertakari nagusia Bretainian.


Aurten, EUSKAL HERRIA ohorezko komita izanen da

Euskaldunak, mendeetan zehar,  munduko itsas guziak kurritu dituzte.Euskal-herriko kostaldetik Labrador-era, Spitzberg-etik Afrika mendebalera, Mexikatik Filipinera. Bale ihiztari, arrantzale, esploratore, kortsario, merkatari, untzi egile, mendebaldeko itsas zibilizazioaren aintzindari izan dira.

1986an besta horiek sortu zirenetik, Euskal-Herriko ITSAS BEGIA eta ALBAOLA itsas elkarteek erregularki parte hartu dute.

Iparraldetik Itsas-begia elkarteko “Brokoa”, Hendaika, Ibaialde, Ur-joko elkarteetako traineruak ikusgai izanen dira Douarnenez portuko kaietan, badian agerpenak eskainiz. 1800m²ko gune zabalean erakusketa, mintzaldi, ostatu, untzi egileen jakintzaren azalpena…

Bixtan dena, besta giroa gozatzeko, euskal sukaldaritza eta musika ongi ordezkatuak izanen dira lekuko jendeekin ditugun harremanak hobeki finkatzeko baita pasaiako jendeeri gure nortasunaren ezaugarriak  erakusteko.

link

Par Maite
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander

Aurkezpen/Présentation

Euskal natura

Akitaniako fauna

Bertso Txapelketa nagusia 2009

Euskal kultura/Culture basque

Bilaketa/Recherche

Saiak Elkartea

Hegaztien migrazioa

Adierazpen/Commentaires

Egutegi/Calendrier

Novembre 2009
L M M J V S D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
<< < > >>

Syndication

  • Flux RSS des articles
Créer un blog sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés