Partager l'article ! Frantsesa, hizkuntz guttitua: Asteburu huntako Top 14eko rugby partidak segitu dituztenek ohartu dira segur gauza huntaz. ...
Asteburu huntako Top 14eko rugby partidak segitu dituztenek ohartu dira segur gauza huntaz.
Arbitra guziak ingelesak ziren. Eta ingelesez mintzo ziren jokolariei. Alta lehiaketa hori Frantzia mailakoa da. Edo jokolariak ingelesean trebatu nahi dituzte, H-Cup Europa mailako lehiaketara prestatzeko?
Harrigarri iduritzen zait frantses federazioak hori onartzea. Nolaz ez du haien ganik frantsesa menperatzea eskatzen? Alderantziz, segur da arbitra frantses batek ingeles lehiaketan parte hartzen balu eskatuko lezaiokela ingelesez aritzea.
Frantsesa, ingelesaren parean hizkuntz guttitu bat.
Hori jasanik ez du horretarako Frantziak bere jarrera aldatzen Frantziako hizkuntz guttituei begira. Kalte egiten dion eskema bera aplikatzen du, eleaniztasuna eta tokiko kulturak funtski sustengatu gabe. Ah! Poderearen poderea!
Eta guk anartean Frantziaren eta sustut haren administrazioaren mespretxua jasan behar, egunero euskal kultura mailan lekuko garen bezala. Oraino luzaz beharko dugu borrokatu bai zangopilatua ez izaiteko!
Ulertzen dut erran nahi duzuna. Halere, nabardura tipi bat ekarri nahi nuke diozun horri.
Argi da frantsesa inglesa baino erabilera eta zabalpen tipiagoko hizkuntza bat dela: eremu gutxiagotan erabilia, hiztun gutxiago dituena eta funtzionalitate gutxiago. Baina hori guzia erlatiboa da.
Frantsesa ez da arriskuan den hizkuntza bat, ez da hiztun kopuru kezkagarria duena, ez da eremu sozial gutxikoa, ez da ezagupenik gabekoa. Hortan ez nezake erran "gutxitua" denik.
Gutxiatua izatea, "langues minoritaires" eta "langues minorisées" kontzeptuei lotua da. GUtxituak dira ez baitute ezagupenik, hiztun gutxi, transmisio eta funtzionalitate ahula. Minorisatuak edo gutxiestuak dira, beste hizkuntza batek gaina hartzen baitie eta izatea bera ukatzen, hizkuntzak baino hizkuntza bat hobesten duen podere batek.
Horretan euskara gutxitua da eta gutxiestua. Frantsesa ez.
Eta orokorrean diozunarekin ados. Frantsesak edo hobeki erran frantses Estatuak badakit bere hizkuntza nazionala babesten bere lurraldeetan berean diren hizkuntzenganik. Horretarako bereziki lege eta arauak muntatuz.
Eta aspaldian argi dugu lege horiek euskara, bretoiera eta holakoen menderatzeko direla, kanpoko hizkuntzenganik babesteko baino. Ez dute balio inglesa, espaniola edo alemanierarengatik.
Izan ontsa.
Maite