Partager l'article ! Birigarro sasoina: Lehen aldia da birigarro bat ikusten dutala etxe aitzineko xorien bazka aterbean ogi papurrak jaten ari. ...
Lehen aldia da birigarro bat ikusten dutala etxe aitzineko xorien bazka aterbean ogi papurrak jaten ari.
Ze hegazti ederra!
Neguan girela eta hotzak ziztatzen duela erakusten du. Honi ihardokitzeko harro-harroa emana da, potolo-potolo itxura batekin.
Etxeko nagusiak hegaztietaz duen jakitateak beti harrituko nau: "Biligarro musikaria duzu. Sasoin huntan bikoteak uztartzen ari dira. Sukaldeko ordularian bietan kantatzen duen xoria da".
Elurra mendietan, euria eta hotza kanpoan, zein goxo den barnean supazter xokoan eta... oporretan!
Adierazpen/Commentaires