'Sorgiña'-ren erretzea Necochean. Ikus zenbat metroko altuera hartzen duen, euskal dantzariak inguruan dantzan ari zaizkiola.
Huna beraz nola diasporako euskaldunek ospatzen duten udako solstizioa markatzen duen Jondonibane besta, Buenos Airesetik 500 kilometrotara den
Necochen. Denek dakigun bezala, kristautasunez jantzi den aspaldikoerrito hunek eguzkia ohoratzen zuen.
Tradizioak dio, sua izpiritu gaiztoak uxatzeko pizten dela. Horrela, gazteek suaren gainetik hiru aldizsaltoegin
behar dute arima garbitzeko eta urte on bat iragaiteko. Zenbait lekutan ere, suan botatzen dira oroitzapen txarrak eragiten dizkiguten objektuak, gauzak onerako alda daitezen. Sineskerien
artean bada beste bat : honek dio paper batean idatzi behar dugula lortu nahi dugun zerbait eta sura bota. Suposatzen da paperean eskatutakoa urtean zehar beteko dela.
Ipar hemisferoan egunik luzeena balin bada, hego emisferoan laburrena izanen da.
Han ta hemen beraz, gisa batez edo bestela, ospakizunak antolatuko dira.
Erakusterat ematen du erritoen berezitasuna, beharra eta unibertsitaltasuna. Urteko zikloa markatzeko, sasoinak, hots biziaren zentzu emaile. Informazio gehiago aurkituko duzue Joseba
Etxarriren euskalkultura gunean.
:
Azkainen bizi, hiru mutilen ama naiz. Besteak beste, natura eta euskal kulturazale. Aimant la culture basque, sensible à la nature et curieuse de tout.
"Erabaki dut uros izaitea , osasunarendako ona baita!"
(Voltaire)
Adierazpen/Commentaires