Mercredi 1 avril 2009


"Zazpi etxe Frantzian" liburua idazteko, Bernardo Atxagak bi urte eman ditu eta Nebadara joan da bitzitzera. Handik bere irudimenaren bidez Afrikan gaindi bidaiatu da eta ixtorioa han kokatu...
Liburu denda on guzietan...
Par Maite - Publié dans : literatura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Dimanche 29 mars 2009

Egun hauetan, Hiria argitaletxeak Xabier Diharce Iratzederren antzerki bilduma plazaratzen du " Iratzederrren antzerki kaierak" titulupean.
Adituek balakikete, baina ez nakien antzerkilari ere izan zela Iratzeder. Nolako jainkotiar euskaltzale suharra izan den Iratzeder, uste dut ainitzek oraino deskubritzekoa dugula. Ez baitzen jakintsun espantu horietarik, badakizu gure artean ezagutzen ditugun batzu bezala, beti dazkiten guzia hedatu behar, kritika merke, besteak kasik behin ere entzun gabe, beren buruaz harro eta berekoiak, azken finean okaztagarriak.
Ez segur, ez, Iratzeder ez zen horietarikoa. Gizon isila, langilea, hala baina beneditanoa ! Emankorra, bai gain gainetik emankorra. Herriaren eragile handia maila askotan.
Egun batzu bakantza ditudala eta, liburua eskuratuko dut horren irakurtzeko astirat  Iratzederren oroitmenez.

Par Maite - Publié dans : literatura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Dimanche 29 mars 2009
Hegoaldean, Euskal Autonomia Erkidegoan, joan den martxoko hauteskunden ondorioz badakigu aldaketa haundia badatorrela.
Patxi Lopezek hauteskunden ondoko lehen jendaurre huntan, huna nola mintzatu den :



Denen lehendakari izanen dela ? "Gobierno vasca"-ren denen buru ?
Euskaldunena ere ?
Ez dakit nik behar dutan espainola ikasi bera ulertzeko gisan edo berak behar luken euskara ikasi "Gobierno vasca"ren buru izan behar eta !
Zailtasunak baditut Herrialde baten ama hizkuntza ez dakien buru bilakatzear denaren onartzea.
Izpiritu hertsiegia ote dut ?
Ikusiz azken urtetan EAEn eraman den hizkuntza politika euskararen alde, ez ote zuten hor inplikatuak diren politikariek, gutienez, jendek egiten duten indar berdina egiten ahal ?
Edo erakusterat emaiten du euskararekiko duten hoztasuna, gehien bat espainolak sendi baitira ?
Nolaz izan beraz 3 euskal probintzien buru ?
Denen lehendakari ? ez dut uste. Eta guk, iparraldean, euskal erakundetan ari girenok hori sendituko dugu, hegoaldeko dirulaguntzekin bizi baigira.
Nolako garaiak bizi beharko ditugu ?
Ikusiko !
Par Maite - Publié dans : Aktualitatea - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Dimanche 22 mars 2009



Martxoaren 26an Tutera Nafarroa zolatik abiatuko da Korrikaren 16garren edizioa, apirilaren 5ean Gasteizera allegatuko delarik.

Aurtengo lema : ONGI ETORRI !

Iparraldera sartuko da martxoaren 29an igandearekin, asteburu betean, eta biharamunean astelehen eguerditan Saran pasa ondoan Nafarroara sartuko ba berriz.

Huna xeheki nun eta ze tenoretan pasatuko den hemen gaindi :

673     HENDAIA     09/03/29     igandea     07:52:39
682     URRUÑA     09/03/29     igandea     08:51:09
685     ZIBURU     09/03/29     igandea     09:10:39
687     DONIBANE LOHIZUNE     09/03/29     igandea     09:23:39
695     GETARI     09/03/29     igandea     10:15:39
697     BIDARTE     09/03/29     igandea     10:28:39
702     ARBONA     09/03/29     igandea     11:01:09
708     MIARRITZE     09/03/29     igandea     11:39:09
718     ANGELU     09/03/29     igandea     12:44:09
729     BAIONA     09/03/29     igandea     13:56:39
738     HIRIBURU     09/03/29     igandea     14:56:09
743     MUGERRE     09/03/29     igandea     15:28:39
751     BESKOITZE     09/03/29     igandea     16:20:09
761     HAZPARNE     09/03/29     igandea     17:25:09
767     AIHERRA     09/03/29     igandea     18:03:39
772     IZTURITZE     09/03/29     igandea     18:36:09
775     DONAMARTIRI     09/03/29     igandea     18:55:39
781     MEHAINE     09/03/29     igandea     19:34:39
791     GARRUZE     09/03/29     igandea     20:37:09
793     DONAPALEU     09/03/29     igandea     20:50:09
796     BEHASKAINE     09/03/29     igandea     21:09:39
800     DOMINTXINE     09/03/29     igandea     21:35:39
803     ETXARRI     09/03/29     igandea     21:55:09
804     ARUE     09/03/29     igandea     22:01:39
809     ÜNDÜREINE     09/03/29     igandea     22:33:09
812     ONIZEPEA     09/03/29     igandea     22:52:39
818     MAULE     09/03/30     igandea     23:31:09
822     GARENDAINE     09/03/30     igandea     23:57:09
826     URDIÑARBE     09/03/30     astelehena     00:23:09
828     MUSKILDI     09/03/30     astelehena     00:36:09
839     DONAIXTI     09/03/30     astelehena     01:44:39
841     BUNUZE     09/03/30     astelehena     01:57:39
845     LARZABALE     09/03/30     astelehena     02:23:39
851     AINHIZE MONJOLOSE     09/03/30     astelehena     03:00:39
853     LAKARRE     09/03/30     astelehena     03:12:39
856     DONAZAHARRE     09/03/30     astelehena     03:30:39
860     DONIBANE GARAZI     09/03/30     astelehena     03:55:39
869     BAIGORRI     09/03/30     astelehena     04:52:09
876     ORTZAIZE     09/03/30     astelehena     05:36:09
890     LUHOSO     09/03/30     astelehena     07:00:09
897     ITSASU     09/03/30     astelehena     07:44:09
900     KANBO     09/03/30     astelehena     08:03:39
907     UZTARITZE     09/03/30     astelehena     08:49:09
922     SENPERE     09/03/30     astelehena     10:25:09
930     AZKAINE     09/03/30     astelehena     11:16:39
937     SARA     09/03/30     astelehena     12:00:09


Euskara sustatzeko modu osasuntsu eta alaia, eman teniza pare bat eta goazen gu ere furgonetaren ondotik !


Par Maite - Publié dans : Euskara - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Samedi 21 mars 2009
Berriki, Benedito XVI.a aita sainduak, Afrikara joaitean, ihesa eta kondoien erabilerari buruz, Batikanoko Elizaren iritzia eman du. Bazterrak asaldatu dira.

Herria aspertua da Elizaren larderiaz, aitzineko urtetan gure arbasoek eta aitamek jasan dutena.
Eta segitzen du bere diskurtso moralistarekin.
Moralista batek, iritzi bat ematerakoan, bere burua garbi behar luke !
Eta zer entzuten dugu ? eskuin eta ezker pedofilia ixtorio zikin batzu, apez bihurri eta makur batzuen ganik !
Elizak ez du jakin sexualitate gaia hartzen sanoki, betidanik emaztearen irudia zikindu du eta debrutu. Balukete budista fraileen erakaspenetik zer ikas Europear eta mendebalaldeko sinesdunek !
Halako diskurtsoak atxikiz, duen sinesgarritasun hura ere galtzen du.
Holako artzainburu batekin, ez da artaldea esku onetan
eta nola halako bati fida ?
Ni ez hasteko !
Par Maite - Publié dans : Aktualitatea - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Samedi 14 mars 2009
Lanak, biziaren erritmoak laster iresten gaitu.
Ez dakit zuek zertan zabiltzaten, baina ni beti oreka xeka nabil : lana, kanpoan, etxean, etxekoen ardura (eta ez uste izan helduak izanagatik, ez dela gehiago lanik eta ardurarik haurrekin),...
Eta denbora hartzea neretzat bakarrik, ez bizilagunarekin, ez, ez familiarekin, ez, neretzat bakarrik...
Nihauren baitako oreka biltzeko, berreskuratzeko, zaintzeko.
Beharrezkoa den ekilibroa.
Aski hortarako Iturrira jotzea, Naturari buruz ! Hunen adi egoitea, behatzea, uztea barnea betetzen, isiltasunean, isilezko elkarrizketa batean, zenbat ez duen emaiten, zenbat ez den mintzo !
Ez du ez espanturik egiten, ez du ez telebistako berrien lehen lerroa egiten.
Preseski hor da aberatsa, egibide eta indar emaile !
Xo.... sagarroia !!!


Par Maite - Publié dans : natura - Communauté : Amoureux de nature
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Jeudi 5 mars 2009
Martxoaren 14ean, denetan hontzaren gaua antolatua izanen da hegazti misteriotsu hau hobeki ezagutzeko. Biriatun, euskal kostaldeko CPIE, LPO , Lauburu eta SAIAK elkarteei esker, ekitaldi bat iraganen da gau hortan.

Abbadiako ondare animatzaile den Fabienne Gracyk koordinatuko du ekitaldia : lehenik, Biriatuko Intxaurreta salan, "les ailes de la nuit" filma ikusgai izanen da 20:30tan. Ondotik, publikoa oihanburura joanen da Claude Labat Lauburu elkartekoa eta Alain Pagoaga Saiak elkartekidea entzutera : hontzaren inguruko sinesmenak eta ikertze zientifikoak aipatuko dauzkigute. Gau xori hunen inguruan alabaina, hanbat sineste oker eta fama txarrekoak lotuak dira, misteriotsua eta ezezaguna baita. Egia erran ere, ez da errex ikustea hobeki ezagutzeko ! huni buruz dauzkagun bideoak atseginak dira jakitate gosea pittin bat asetzeko :


Xehetasun gehiago nahi baditutzue hontzari buruz, uebgune bat dedikatua zaio hontzaren gaua dela eta.
Par Maite - Publié dans : natura - Communauté : Amoureux de nature
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Vendredi 27 février 2009
Astia,
Hatsa hartzeko.

Denbora,
Pausatzeko.

Noizbehinka
Deusik egiteko,
Gogoetatzeko.

Garai bat,
Gelditzeko,
Bizitzeko...
Par Maite - Publié dans : literatura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Mardi 10 février 2009
Interneten arrakasta ikusiz, ainitz kexatu dira ez ote ziren liburuak desagertuko, ohidura berri batzu sortu baitira sarearen bidez. Beste gisa batekoa. Ez dute internetazaleek irakurketa utzi, erran ginezake ez dutela besterik egiten.
Argitaletxek teknika berriak baliatzen dituzte irakurtze proposamenak ugaltzeko, hala nola e-book, liburuak sarean irakurgai eskainiz. Hegoaldean, malgutasun handiz erabiltzen dituzte autoren zuzenbideak eta, errexki, irakur ditaizke liburu batzu, pagatu gabe (ikus armiarma uebgunea).

Felipe Juaristi idazle poeta


Bi hitzez Felipe Juaristi aurkezteko, erran dezagun 1957an sortu azkoitiarra berriketari, idazle eta poeta dela. Bi aldizkari sortu ditu : Literatu gazeta eta Porrot.
Berriki, Susa argitaletxeak Felipe Juaristiren lehen eleberria sarean ezarri du,
"Intzensua lurrean bezala" 1988an Baroja argitaletxeak lehen aldikotz argitaratua. Laborari giroan bizi den auzo baten historia, haren gorabeherak eta desagertzea kondatzen dauzku.

Irakurketa eskaintza geroz eta zabalagoa dela, dudarik ez, eta ez zait iruditzen paperezko liburuari itzala egiten dionik, formato numerikoak eskutan hartu eta nahi dugunean pausa dezakegun liburua ez bailezake ordezka.
Par Maite - Publié dans : literatura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander
Vendredi 6 février 2009
Perlak aurkitzen dira youtuben bideoak behatzean...
...Hertzainak, berriki kantua mementukoz uzten duen Gari
kantariarekin, Mikel Laboa berriki zendua, Ruper Ordorika eta Oskorri taldeko kantari musikari famatuekin ... Guantanamera kantatzen



Hau arraroa ! ze loria !


Par Maite - Publié dans : kantua - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les commentaires - Recommander

Aurkezpen/Présentation

Euskal natura

Akitaniako fauna

Bertso Txapelketa nagusia 2009

Euskal kultura/Culture basque

Bilaketa/Recherche

Saiak Elkartea

Hegaztien migrazioa

Adierazpen/Commentaires

Egutegi/Calendrier

Novembre 2009
L M M J V S D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
<< < > >>

Syndication

  • Flux RSS des articles
Créer un blog sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés