Vendredi 20 juin 2008
5
20
/06
/Juin
/2008
12:44
Liburuak eta eskulana maite nintuela, biak uztartzeko okasionea jin zaut uste gabean urte hastapenean eta hola dut
Ziburuko "Cercle de reliure
d'art" elkartearen ezagutza egin.
Aspaldiko ederlana, nahiz Jesu-Kristo aintzin grekiar zibilizazioan aurkitzen diren aztarnak, gehienik erdi aroan garatu da monastegietan. Liburuen hobeki zaintzeko, kontserbatzeko eta
edertzeko.
Xeheki hemen aipatzeko pisu bailitaike eta interneten jadanik gai hortaz mamia baita, jo zazue wikipediaren artikulu huntara :
link
Ziburuko elkartean ikasten dut beraz urratsez urrats ehundik gora etapa duen artelan arraro hau. Zendako reliure d'art deitzen den ? Larrua erabiltzen baita liburuen estaltzeko, larru mota
desberdin frango funtsean.
Taldearen aurkezpen laburra : gehienik adineko jendea biltzen da ( elkarte askotan bezala erretiroan dira elkarteen proposamenak
gozatzen ), giza klase guzietakoa, gizon eta emazte, hemengoa edo handik jina. Batzu erakasle ohiak ; lehendakaria Madeleine Donibaneko Ravel lizeoko historia erakasle egona luzaz, beste bat
ingeles erakaslea, beste bat ( aprendizen maisua ) larru industrian ingenidore izana, beste bat marexala, etabar...bai segur maila bateko lagunak. Haatik ezaugarri nagusi bat badu gure elkarteak :
menbroak gogo-izpirituz idekiak dira, jakitate handikoak nahiz umilak diren, tolerenteak, beti ikastearen gosea daukatenak. Hots, jende fina.
Eta ni heien artean, itsasoan arraina bezala
!!!
Par Maite
-
Publié dans : eskulana
-
0
Vendredi 20 juin 2008
5
20
/06
/Juin
/2008
08:11
Kanbon kokatua den argitaletxe ttiki hunek euskal diaspora eta Euskal-Herriko idazle berri batzuen lana zabaldu nahi du, argitalpen bat sasoi bakoitxean duelarik helburu.
Nor dira ba idazle horiek ?
- San Fransisco-ko surfalari gazte bat,
- Jatorriz aldudar den astronomo bat,
- Xakur hezle txilatar bat,
- Buenos Aires-eko psikologo bat,
- Norbegiako ama familiako bat,
- Kolonbiako taxi gidari bat...........
Hastapen batean, liburuak frantsesez izanen badira ere, ondotik euskaraz, españolez eta ingelesez argitaratzeko asmoa du Aitamatxi argitaletxeak.
"Basky Surf Party" Patxi Kennedy surfalariaren lehen idazlana.
Patxi Reno-n 1980an sortua, ama Lapurdiko Getariakoa du , aita aldiz Texas-ekoa. Kalifornian bizi da gaurregun.
Ekainaren 21ean ateratuko den liburua hau Iparraldeko liburutegietan salgai izanen da.
link
Par Maite
-
Publié dans : literatura
-
0
Jeudi 19 juin 2008
4
19
/06
/Juin
/2008
12:36
Gizon-emazteek teknologi berriak eta modernitatea asmatu dute lanaren nekeak arintzeko eta ekoizpenen biderkatzeko, alabainan hornitu behar baita ahalik eta lasterren eta prezio merkeenak
aginduz munduko merkatu zabalean. Hil ala bizi.
Bilakaera hortan galtzaile bat : ESKUAK.
Zuten jakitatea, trebezia, abilezia, talendua hanbat eskulanbideetan garatzen zirenak nahitez galdu dira.
Hizkuntza bezala, erabiltzen ez dena desagertzen da.
Artisautza sektorean hasteko, ainitz lansail eder desagertu dira. Ez noa horien zerrendatzera bat ahanzteko beldurrarekin hain dira denak balio eta aberastasun handikoa. Eskuetan irakur ziteken
bizi baten memorio osoa, higadura eta nekezia hots lan tresna ezin estimagarria.
...urrea du eskuetan..ze esku kolpea...
Betidanik eskulanak gaingainetik estimatu ditut, eta ere ogibide izan. Eta lanetik kanpo bermatu naiz beste eskulan mota atsegingarri batzu nihaur lantzen.
Badirudi gaurregun, aisialdiko saltegi berezien arrakasta ikusiz ( berdin telebistako emankizunen bidez) jendea berriz eskulanetara jotzen duela biziaren estresa jabaltzeko eta burulanaz
pausatzeko.
...eskua eta burua uztarturik...
Par Maite
-
Publié dans : eskulana
-
0
Jeudi 19 juin 2008
4
19
/06
/Juin
/2008
08:05
Maitasun hori fisikoa da lehenik. Liburu bat eskuetan hartu, hunkitu, ferekatu, bere azala ongi behatu eta ikertu alde guzietara itzulikatuz.
Hanbat gauza dakar idazkiak : autorearen asmoak, ametsak, gogoen harat-hunatak hots mila gauza interesgarri.
Idazlearen
OPARI bat irakurleari eskainia, hunen
gogo hazkurri. Behar beharrezkoa ! buru muinuak beti lanean eta bizi-bizian
erne atxikitzeko, jakitate kutxa betetzeko ( eta bete arau iduri du behin ere beteko ez den zola gabeko untzia!).
Ikasiz eta jakinez ezin izartutako gogo-izpiritu eremua geroz eta zabalagoa dirudi ! Eta barne-baratzea hazteko parada miresgarria zorion iturri !
Bai ! zer plazerra irakurtzea
Par Maite
-
Publié dans : literatura
-
1
Mercredi 18 juin 2008
3
18
/06
/Juin
/2008
17:38
2008ko Maiatz argitaletxearen uzta Sarako Idazleen biltzarrean agertu zen.
Besteak beste Marikita Tambourin-en "Singapurreko gutunak" bere 3. eleberria, "Balitzane" Piarres Trounday-en lehen liburua , "Sorgin mainguak dabiltz" Joseba Aurkenerena urruñarrarena,
"Noiztenka" Itxaro Bordaren gogoeta liburua eta
Mixel Thicoiperen lehen liburua "Hotz bero".
Mixel Thicoipe Amenduzen sortua Domintxinen bizi da. Bere lan denbora iragan du Donapaleuko Lur Berri koperatibako langile. Bi haurren aita, ikastola eta euskararen sustengatzaile,
"Xorrotxak" kantari taldea bideratu zuen, orain "Pil Pil" izenarekin segitzen du eta ere Biarno aldeko talde batean.
"HOTZ BERO" : urte andana baten lana agertzen dauku 18 ixtorioetan. Amikuzeko euskalkia ohoretan dugu liburu huntan, hiztegi aberatsa, loratua, ahozko tradizio betean. Ixtorio batetik bestera
berdin estiloa aldatzen du hiztegia ere bai. Sendimendu goxoak, bortitzak nahasketatzen dira biziki atsegina den obra huntan. Irakur errexa , batzuetan arin bestetan ilun eta barnakor bainan
beti molde bizian.
Jasta liburu hau eta segur gustukoa izanen duzuela !!!
Par Maite
-
Publié dans : literatura
-
0
Mercredi 18 juin 2008
3
18
/06
/Juin
/2008
12:27
1982an, Lucien Etxezaharreta eta Itxaro Borda izan ziren MAIATZ elkartearen 2 sortzaileak.
Lucien aipatu ondoan, orai Itxaro Borda. Idazle joria, ibilbide aberats eta atipikoa izan duena. Olerkiak, kantuak, eleberriak besteak beste Literaturaren zubitegian xeheki aurki ditaizkenak :
link
Par Maite
-
Publié dans : literatura
-
0
Mercredi 18 juin 2008
3
18
/06
/Juin
/2008
08:07
2007an Durangoko azokan Maiatz argitaletxea saristatua izan zen azken 25 urte hauetan daraman lanagatik.
Huna karia hortara haren zuzendari sutsuarekin egin elkarrizketa :
Par Maite
-
Publié dans : literatura
-
0
Mardi 17 juin 2008
2
17
/06
/Juin
/2008
20:07
Ekainaren 13an Azkaingo "Xoko-ona" ostatuan, Maddi Zubeldiak bere lehen kontzertua eskaini dauku.
ikastolako andereño lagunak betidanik maite du kantuak idaztea eta gitarra jotzea. "Unama" taldearentzat kantu batzu idatzi zituen. Talde hortan Nahia eta Unai bere seme-alabak ari dira beren bi
lehenkuxinekin.
Azkaingo Martintxo kantu taillerran gaua luzatzean atrebitzen bazen kantuz hartzea, ez zen oraino menturatua aurrerapausu baten emaitea. Gorka "Xoko-ona"koak bultzaturik hasi zauku beraz kantarixa
eta zoin ederki Xano akordeoian eta Txomin gitarran ahantzi gabe bi kantutan Ramuntxo bere senarra.
Par Maite
-
Publié dans : kantua
-
0
Mardi 17 juin 2008
2
17
/06
/Juin
/2008
19:48
Zenbat arraunlari eta arabera trainerua edo traineria ateratzen dugu. Traineruan, 13 arraunlari badaude gehi lemazaina bixtan da. Trainerian
aldiz, 6 arraunlari.
Hemen Donibaneko portura sartzen :
Ben... aurkezpen ttiki bat : lehena Benãt (18 "le pompier"), bigarren bertze Benãt (azkaindarra ! ezagutzen duzue ? burdinezko portaile bat nahi baduzue huna arotz paregabea) eta gibelean Martine,
Maite (..ni...) eta Marie-Claire (azkaindar laguna ere).
Par Maite
-
Publié dans : arrauna
-
0
Mardi 17 juin 2008
2
17
/06
/Juin
/2008
19:45
Marea behera delarik , Donibane-Lohizuneko badiara joaiten gira untzia erremorkatuz eta hor gira ureratzen.
Par Maite
-
Publié dans : arrauna
-
0
Adierazpen/Commentaires