Dimanche 2 octobre 2011 7 02 /10 /Oct /2011 08:14

Itsas mundua, mundu bat. Frango ezezaguna.

 

Donibane Lohizunekoa izanik ere, ezagutzen ez nuena, bi mundu parez par baitira: lehorrekoa eta portukoa. Bien artean zubi guti.

 

Euskal kultur erakundeak "Eleketa" sailan (2007an hasia) adinekoen lekukotasunak biltzen ditu beren memoria gal ez zedin, transmizioa segurtatu beharrez. Baionako artxibategian atxikiak eta denek ikusteko gisan helburuarekin tratatuak dira.

 

Bilketa lan hori luzea baita, balorazio erakusketak antolatu ditu EKEk publiko zabalarentzat, asmoa jendartearen memorioa hari itzultzea baizik ez baita. 2009an "Amizkutarrak mintzo" erakusketak Donapaleu inguruko 30 lekukoen berri eman zuen.

 

2010an Donibane Lohizuneko portuko 26 pertsona filmatuak izan dira: arrantzale, arrantzale emazte, saregile, xaiero, arrain sal-erosle, patroi, platero, erizain, kontserbategietako langile. Itsasturiak, multimedia erakusketa bilketa berezi honen erakusleihoa dugu. 6 atal nagusi (arrantzalearen lanbidea, arrantza teknikak, itsasontzigintza, portuko lanbideak, Dakar, Donibane Lohizuneko portuaren antolaketa), horien ilustratzeko 72 bideo, ehundaka argazki lekukoek eta "Altxa Mutillak" Itsas Misioaren aldizkariaren fondoak emanik besteak beste, Sébastien Husté argazkilariaren potreta ederrak, ... hauek guziak erakutsiak lehen aldikoz Donibane Lohizunen irailaren 15ean (hilabete batendako), urririk.

 

Benetan ikustekoa eta entzutekoa, hain dira hunkigarri, erakaspenaz eta zuhurtziaz betea. Ze bizia!

 

Ez bazirezte hurbiltzen ahal, jakin ezazue erakusketa hori ibiltaria dela, abenduan Baionako artxibategian izanen dela, 2012ko udaberrian Donostian eta ondoko hilabetetan barnealdean ere nolaz ez. Ahantzi gabe interneten itsasturiak.com gunean lekukotasunak, lekukoen biografiak ikusteko parada duzuela! Har azue hastia portua gorpuzten duen jendeen ezagutza egiteko, balio du!          (jasta, zonbait argazki)

 

 

donibaneko portua 1935

dakar pardon 1956

1956ko azaroaren 4ean, "Pardon" meza portuan.

patrons dakar madre

 Dakarren, patroiak Madre generalarekin.

Beherean, laugarrena ezkerretik Jean de Aizpurua nire kuxia.

henri vagabond begnat

Par Begiurdin - Publié dans : Ahozko ondarea - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Dimanche 4 septembre 2011 7 04 /09 /Sep /2011 22:18

 

Iragana gogoan...

 

Nire ahizpa, gaztetan, solex-ez edo mobiletez zebilela (xuxen zer gidatzen zuen ahantzia dut), gibelera itzuli zen ustez eta errotan arazo bat zeukala... Momentu hortan berean, aitzinean zagon harri koxkor bat jo eta erori zen! Aurpegian zauritua, hortzak hautsiak... klinikan egon zen.

 

A! gelditu balitz atzera so egiteko!

 

Berdin iraganari eta etorkizunari, atzean eta aurrean dagonari behako bat eman nahi baldin badiogu.... Hobe gelditzea...

Hausnarketarako hastia hartzea.

Gogoetatzea, pasatu denaz jabetzeko. Geroari buru egiteko egoera analisatu.

Partikulazki jasaiten ditugun gertakari oroigarriak gogoan ditut, guti edo aski hunkitzen edo minberatzen gaituztenak...

 

Denak dolu (ttiki edo handi) gisakoak.

 

Bizi guzia doluz josia da.

 

Ez naiz iluna. Dolua ez da beltza. Errealitatea baizik.


Bidean frango galtzen da. Ahaide eta lagun asko...

 

Arimaren xendretan barna, beldurrik gabe ibiltzen dena, kostarik kosta, noizbait argira ateratzen da. Azkarturik.

 

 

Den latzena ere, higatuz joan arau, leunduz doa.

 

kurkuilu

Par Begiurdin - Publié dans : Gogoeta - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Lundi 29 août 2011 1 29 /08 /Août /2011 17:55

CPIE euskal itsabazterrak, urtean zehar antolatzen dituen animazioen artean, "Natura eta filosofia" sailan gomita berezia hautatua zuen gidari gisa. Alain Cugno filosofoak Hendaiako Acacias aintzirako mariorratzen deskubritzen lagundu gaitu.

cugno alain

taldea

Taldea espresuki hamabi kideetara mugatua zen. Orotara zazpi mota ikusi ditugu. Alain Cugno jaunaren sinplezia eta umiltasuna gain-gainetik azpimarratzekoak izan  dira.

~~~~

Hastapen batean, filosofoa xorien atzetik zebilen. Baina geroz eta zailago izan zitzaion haien hurbiltzea, haren haurren oihuek hegaztiak iziarazten baitzituzten. Orduz geroztik, mariorratzei begira jarri zen. Hara pasione hori nola sortu zitzaion.

 

2011ko martxoan "La libellule et le philosophe" liburua argitaratu duenak gomita luzatzen digu munduko zaratatik at mariorratzen hegaldiak segitzera, naturaren erritmora egokituz.

  ~~~~

Zuek ere, nahi ezkero, Acacias deitu akanpalekuaren jabearen baimenarekin, aintziraren itzulian andereño eder hauen ikusteko xantza ukanen duzue. 

Crocothemis erythraea:

crocothemis erythraea

Enallagma cyathigerum:

enallagma cyathigerum

Ischnura elegans arra-emea elkartuak:

ischnura elegans

Orthetrum coerulescens:

orthetrum coerulescens

Sympetrum fonscolombii emea:

sympetrum fonscolombii femelleArgazkiak: Maite Deliart

Par Begiurdin - Publié dans : natura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Jeudi 18 août 2011 4 18 /08 /Août /2011 20:44

Abuztuko opor aste hau urte hastapenetik antolatua nuen: apartamendutxoa alokatu, Bains du Rocher zentro thermalean arta bereziak erreserbatu, liburuak irakurri.

cauterets

Programa: ibilaldiak inguruko mendietan eta lasadura gorputz eta zango masajeak hartuz.

bains du rocher

 

Bakarrik. Naturak eskaintzen duen guziaren hartzeko gai.

Natur elementuak zein diren lasatzeko eta indarberritzeko jakina da: itsasoa, oihana, ur turrustak, mendia.

Pirineotako parke nazionalak sendabide gaitzak gordetzen dizkio ibiltari bilakatzen denari.

Alde guzietara itzulikatu ondoan, ez dut lortu eragiten zautana hitzez esplikatzea. Hainbeste edertasunaren aurrean, sakreka ari izan naizela aitortu behar dut, artetan "Putain que c'est beau" ozenki ateratzen bainuen!

Ezin da bazterrak ongi behatu gabe pasa! ezker, eskuin, argazki tresna lepotik zintzilik, lore bat han, pinpirin bat hemen, xori bat hor, paisaia eta argia goizetik arrats artean aldakor.

Eta beti uraren hotsa, turrustaren burrunba, gorputz eta gogo garbitzaile.

DSCF2512

Azuré:

azuré 5

Apollon:

apollon 3

DSCF2701

Pin à crochets

pin_a_crochet

Mariorratz gorri bat (Sympetrum sanguineum ):

libellule mariorratz

Linaigrette:

linaigrette

Estom aterbea (1804m)

refuge-d-estom

Aintzira:

DSCF2517.JPG

DSCF2519.JPG

Ilheouri buruz:

DSCF2590

Ilheou aterbea (1988m)

refuge d ilheou 1

Ilheouko aintzira:

lac d ilheou 1

Marcadau ibarra Wallon aterbeari buruz:

vallee_du_marcadau

Wallon aterbea (1865m):

refuge_wallon

Marcadau kapera, atzean La grande Fache tontorra:

chapelle_du_marcadau

Parabisu aintzira:

lac_paradis


Naturarekiko buruz buru horretan, maite ditudan guziak iñoiz baino gehiago gogoan izan ditut.

 

Uros, arin eta pausatua itzuli naiz, datorren urteko astea gogoan...

 



Par Begiurdin - Publié dans : natura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Mardi 26 juillet 2011 2 26 /07 /Juil /2011 20:47

 

... nire buruaz okupatzeko garaia... badut eta beharra, ez?

timbre message ouf

 


Bakantza on!!!

Par Begiurdin - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Samedi 23 juillet 2011 6 23 /07 /Juil /2011 17:17

Jose Miguel Barandiaran, argazki honetan eskuin agertzen den etxe xurian sortua zen:

barandiaran sortetxea

Museoa, Ataun San Gregorio auzoan kokatua da, XV. mendeko zaharberritutako Larruntza errotan:

barandiaran museoa 1

barandiaran museoa 2

Museoko bisita egin baino lehen, Euskalzaleen Biltzarrak antolatutako ateraldi kultural honetako partehartzaile guziek, Errotatxo, museo ondoan kokaturik dagonaren bisita egin dugu.

Lehen, 10 errota bazeuden Ataunen. Errotatxo gune huntan burdinola, gero errotatxo bat eta zerrategi bat eraikia izan zen. Denboran ere, kakaoa ehotzen zen, txokolategi bat baizegoen. Horiek guziak uraren indarra baliaturik:

larruntza errota 5

larruntza errota 1

larruntza errota 2

larruntza errota 3

larruntza errota 4

Zerrategia, duela 15 bat urte martxan zagon oraino:

zerrategtia 1

Muntadura ikusgarria!

zerrategia 2

 

Museoan sar gaiten orai.

barandiaran museoa 3

Laurden bateko bideoak larri-larria Barandiaran-en bizia eta ibilbide guziz aipagarria eta aberatsa ezagutarazi zigun:

barandiaran museoa 5

Ursula gidariak bi karta aurkeztu zizkigun:

lehena, Barandiaran-en ikerketa aitzin Euskal Herrian ezagutzen ziren aztarnategi arkeologikoena (urdinez), eta bigarrena Barandiaran-ek deskubritu zituen aztarnategiez aberasturik (gorriz):

barandiaran museoa 6

barandiaran museoa 7

Bideo arraroena, 1928an filmatutako dokumental etnografikoa, baserrietako ohiduretaz.

barandiaran museoa 4Apala/Jakintsua... Gidariak kondatu dauku nola Amak, umiltasuna eta apaltasuna semeari erakatsi beharrez, sagarrondo bat, aldaxkak sagarrez betea erakutsi zion erranez: "Zenbat eta beteago, hanbat eta apalago".

 

Azken irudi hau ere gogoan atxiki dut (ate beltz batean, argi jokoz agertzen eta desagertzen zena):

barandiaran museoa 8

Ateratzean aldiz, berriki Euskal kultur erakundeak, Sarako Herriko etxeak eta Barandiaran Fundazioak ekoiztu duten "Sara ikerlan etnografikoa" euskaraz eta frantsesez ez dut bertako dendan aurkitu !


Par Begiurdin - Publié dans : ondarea - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Mardi 12 juillet 2011 2 12 /07 /Juil /2011 22:41

Andere Natura

Zu ederrena

 

Haur bat Amaren aitzinean

itsuturik dagon gisan

Nago lilluraturik

Zutaz maitemindurik

 

Zure hizkuntza

Ulert errexa

Harremana pozgarria

Ixilik

Bakarrik

Dasta gozoa

 

Urrun zagonean

Eskasa nabari...

 

... Laster natorkizu

Zure bisitari

 

eskinosoa

Par Begiurdin - Publié dans : natura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Samedi 9 juillet 2011 6 09 /07 /Juil /2011 17:01

Errana dauzuet jadanik blog honek ez duela handinahirik azaltzeko asmorik. Batzuetan, gertakari aipagarria; bestetan, egunerokotasunatik hartutako gauza xumea eta arrunta hautatzen dut mamitzat. Azken kategoria huntakoa da gaurkoa.

 

Joan den neguan, gure ontasunetan dagon ondoko lurran baratze berri bat egitea erabaki dugu, urteko patata (guk ez diogu lur sagarra erraiten) guhaurk osoki egiteko. (Sortetxean egiten genuen orai arte). Nire anaiak bere traktur ttikiarekin lurra irauli du eta 35 kilo hazitako patata erein dira. Erdi-goixtiarra, Samba eta Mona Lisa.

 

Artatze, jorratze. Huna nun biltzeko garaia etorri zaukun. Eta furtxarekin bakarrik hasi naiz. Funtsean ez da hor mirakuilurik baina lankideek oraindanik badakite ixtorio horren berri, ariketa honek bizkarreko mina eragin baitit! Halere, aste baten buruan, (bizkarra pixkorturik) hasitako lana burutu dugu eta hona emaitzak:

patata 1 lerroa

patata 2

patata 3

patata ageri

patata arhea

Anaia azken lerroa biltzen ari zelarik, etxeko nagusiak traktur berria estreinatu du arhea pasatzeko. Eskuko arhe hori eta patata lerroa idekitzeko goldea aspaldikoak dira. Traktur berriari moldatuz eta egokituz, ikaragarriko laguntza eta atsegina eman digute. Tresna baliosak eta azkarrak, gaur egun bigarren bizi bat dutena, jendeak beren baratzendako berriz deskubritzen ari baitira!

 

Orai, erran bezala, emaitzak. Etxeko nagusiak kontuak egin ditu: 25 kilo hazitako Samba motak 190 kilo eman ditu. 10 kilo Mona Lisak 50 kilo. Orotara 240. Horra 2011ko urteko patata.

 

Lurra berriz prest emanik, gure gizona neguko porroak eta aza landatzera joan da, uros. Eta ni, artikulutxo honen idaztera...

Par Begiurdin - Publié dans : Laborantxa - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Mardi 28 juin 2011 2 28 /06 /Juin /2011 20:33

Lortu da! hau ba garaipena eta poza!

Hona zer zabaltzen nuen, blog huntan berean, 2009ko maiatzaren 8an: Donostiaren hautagaitza Bruselan aurkezpen bideoarekin.

Bai zinez ERRONKA nagusia gure hizkuntza eta kulturarentzat, eta indar bateratzailea garai berri bake-eraikitzaile honetan!

Par Begiurdin - Publié dans : kultura - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Vendredi 24 juin 2011 5 24 /06 /Juin /2011 18:56

Euskal herrian bizi garenok, ez dugu Pazifikora edo nik dakita zein ugartetara joan beharrik parabisua lortzeko.

Hementxe bertan dago, gure hirietarik 10 minututan, Bengoetxea pilotariaren borda dagon mendigunean bezala! (Osoki bat nator pilotariaren erranekin!)

 

Par Begiurdin - Publié dans : Euskal Herria - Communauté : Blogueurs du Pays Basque
Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires

Aurkezpena/Présentation

  • : Begiurdin, le blog de Maite
  • Begiurdin, le blog de Maite
  • : Culture Littérature Pays Basque Culture
  • : Azkainen bizi, besteak beste natura eta euskal kulturazale naiz. "Ilunbea madarikatzea baino, hobe xirio bat piztea". Vivant à Ascain (7 km près de Saint-Jean-de-Luz), aimant la culture basque, je suis sensible à la nature et curieuse de tout. "A chaque oiseau son chant".
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil

Ordiziako azoka

azoka ordizia 500   

m.eke.org

 

m eke org

Euskal kulturaren agenda

zure mugikorrean!

Bilaketa/Recherche

Euskal kultur erakundea



Euskal kulturaren ataria -
Le portail de la culture basque

logo_a10.gif

Adierazpen/Commentaires

Egutegi/Calendrier

Mai 2012
L M M J V S D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      
<< < > >>

Syndication

  • Flux RSS des articles
Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés