Dimanche 12 février 2012
7
12
/02
/Fév
/2012
14:09
Hotzaldietan, abereak bazkatzeari eusten diogu: bihi mota ezberdinak eta gantza banatzea... aldiz ez da ahantzi behar garrantzitsua dela ura emaitea. Usaian
han ta hemen naturan aurkitzen dutena, berdin putzu ttikietan, negu bete-betean den-dena hormatua da...
Eta denak egarri! Ez bakarrik egarri! batzuk garbitasuna egitea edatea bezain beharrezkoa dute, antzarek bezala.
Antzara hazkuntza egiten duenak badaki tirrin edo tupin bat urez betea eskaini behar zaiela, hartan murgiltzea maite baitute. Bestalde harrak emea estaltzen du
urean.
Antzara bat garbitasunaldian kontzienteki ari ikustekoa izaiten da!
(Argazkiak: Maite Deliart. Flickr)
Par Begiurdin
-
Publié dans : natura
-
0
Mardi 7 février 2012
2
07
/02
/Fév
/2012
20:29
Goizeko 9etan Azkainetik abiatuta, 13etan allegatu gira Braca aterbera, San Martin Harria estazioa baino 3 kilometro beheraxago...
Bai bide luzea, jadanik Oloronetik elurrarekin trabatua... Igotzean, autoa lerratzen zen birakoetan... susto batzu ukan ondoan lasaitu gira aparka lekua
ikustean. Ez baikira usatua elur aroari! alta lekuko jendea uros zen hoinbeste elur ikustearekin! sasoina salbatua dute.
Ez zen haatik jende anitz xakur hauekin karroz ibiltzeko... aroagatik preseski...
-11°... baina ze loria raketekin ibiltzea... bazterrak miresten,
birikiak aire freskoz betetzeko!

Osoki indarberriturik, aste bat oporretan iragan ondotik,
raketa berriak berriz erabiltzeko prest !
Par Begiurdin
-
Publié dans : natura
-
0
Mardi 31 janvier 2012
2
31
/01
/Jan
/2012
16:59
Lehen aldia da birigarro bat ikusten dutala etxe aitzineko xorien bazka aterbean ogi papurrak jaten ari.
Ze hegazti ederra!
Neguan girela eta hotzak ziztatzen duela erakusten du. Honi ihardokitzeko harro-harroa emana da, potolo-potolo itxura batekin.
Etxeko nagusiak hegaztietaz duen jakitateak beti harrituko nau: "Biligarro
musikaria duzu. Sasoin huntan bikoteak uztartzen ari dira. Sukaldeko ordularian bietan kantatzen duen xoria da".
Elurra mendietan, euria eta hotza kanpoan, zein goxo den barnean supazter xokoan eta... oporretan!
Par Begiurdin
-
Publié dans : natura
-
0
Samedi 28 janvier 2012
6
28
/01
/Jan
/2012
12:06
Azkenean berriz loratu zait! nolako pazientzia behar den loreekin, bereziki orkideekin.
Hau "orchidée bijou" izendatua da ere. Ongi doakio bai izen hau.
Bere lore luze fin-fina sukaldean daukat, edergailu!
Ez dut halako xantzarik beste orkideekin... edo ikusiz nire lagun baten kausitzea (Bea zutaz ari naiz), saiatzen naiz berriro...
Par Begiurdin
-
Publié dans : natura
-
1
Samedi 21 janvier 2012
6
21
/01
/Jan
/2012
13:49
Joan den udazkenetik, ihiztarien sasoina idekitzearekin batean, faisaia agertu da Pialenbordako oilotegian.
Ondu orduko akabo gure marrubiak!!! jale naturalak nagusitzen zaizkigu, zozoak besteak beste, eta orai faisaiak ere!
Geroztik erregularki hor dugu oiloen, antzaren eta ahateen janarietarik bere doia hartzera heldu: arto bihi, gari, olo... ostatu bat zerbitzu librean, ze aukera
paregabea!!!
Eta hori auzoko ihiztarien sudurra aitzinean!... (gu ez gira kasta hortakoa, ulertua dukezuen bezala...)
Par Begiurdin
-
Publié dans : natura
-
0
Lundi 2 janvier 2012
1
02
/01
/Jan
/2012
20:57
Avajan lakua - Arg. Office de Tourisme Vallée du
Louron
Hautes-Pyrénées departamenduko mendiguneak eta ibarrak xoragarria dira omen. Omen diot ez baititut nire begiez gozatuak oraindik baina laster egi bihurtuko dela ez
dut dudatzen, datorren udako bidai opor helburu baititut hango eremuak.
Internet kurritzen ari nintzela informazio eske, harrapatu dut berriki eraikia izan den gune berri hau: Vallée du Louron Pyrénées.
Ibar huni buruz zabalduak diren berrietan, hauxe atxeman dut (azkenean, zeren argazki bat xekatzen bainuen artikulu hau ilustratzeko) : flickr atarian daukaten
fototeka zoragarria.
Baliatuko naiz bai, abuztuan, argazkiak nihaur hartzeko, horgoak bezain ederrak agian, ez bainaiz hola besteen menpe egonen!
Natura gune bakezale hauek gogoan noa ohera pausatzera, negu, lan giro eta egunerokotasunatik at...
Par Begiurdin
-
Publié dans : Mendia
-
0
Mercredi 21 décembre 2011
3
21
/12
/Déc
/2011
20:39
Harateko bidean... datorren mendi oporraldia gogoan
Eguberri on!
2011 urtea agurtuta
ongi etorri urte berriari!
Besta on, bake eta zorion!
Par Begiurdin
-
Publié dans : Mendia
-
0
Samedi 10 décembre 2011
6
10
/12
/Déc
/2011
17:19
Iguzki eder batekin abiatu gira gaur goizean Biarritzeko aireportura, edo hobeki erraiteko aeroklubara.
Gure seme batek hegazkin piloto pribatu izaiteko lizentzia (PPL) lortu du duela hilabete bat eta bere aita-amak eramatekoak zituen lehen aldiz.
Garazi aldera, gero Zuberora Maule gainetik Biarnoko Salbaterra aldera, eta itzuli gira Baxenabarren gaindi, bukatuz Larrunen itzulia eginez. Hartutako argazkietan
hauek hautatu dizkizuet, Kanboko Arnaga domeinua eta Larrun mendia ikaragarriak baitira zerutik ikusita!
eta Larrun (bi hauetan Hendaia eta Hondarribia):
Ondoko bi hauetan, Donibane Lohizune ageri, bere badiarekin:
Azken hau, hegoaldetik hartua, urrunean Landesetako oihana eta kostaldea ikusten ditugula:
Momento handia. Konfiantza handiz eta lorietan ginaudela.
Semearen helburua orai, orduak egitea trebatzeko eta behar duen ordu kopurua ukaitea ondoko etapa preparatzeko (berdin instruktore
edota profesionala bilakatzeko).
Niri biziki gustatu zaitana, delako "tour de contrôle"-eko gizonarekin radioan mintzo zelarik : "Ici Fox kilo fox...", eta
beraien arteko hiztegi eta mintzaira berezia.
Zeruetan nintzen!!!
Par Begiurdin
-
Publié dans : Euskal Herria
-
0
Dimanche 4 décembre 2011
7
04
/12
/Déc
/2011
08:54
Shangaï-n, langile hauek manifestatzen ari dira beren kanporaketaren kontra. Jakin dute uzinaren produkzioa exportatua izanen zela, ez dakite nora. Ber denboran
salatu dituzte lan baldintza txarrak, egunean 18-19 orduz ari baitira lanean.
Atzo, berriak entzutean telebistan, jakin dut agintariek eta nagusiek ziotela Txinan langileen hilabete saria goregi zela eta produkzioa Vietnamera
exportatzen zutela (munduan, zapalduago den langileria baita, eta beraz eskualde hortan).
Harrigarri!
Bagenakien Txinako ekonomiaren konpetizioa prezio tinkietan oinarritzen zela, hots langileen hilabete sari ttipietan eta hauen baliatze sisteman.
Bagenakien ere langile populu erraldoi hori iratzarriko zenean iraultza sortuko zela munduko ekonomian. Suaren lehen pindarrak abiatuak dira.
Krisia jasaiten dugun egoera honetan, perspektibarik gabe bizi gira gaurkotasuna ahal bezala kudeatuz.
Alta, burua altxatu behar genuke, aurreikusi nola eta zertan oinarritu gure etorkizun ekonomikoa.
Euskal Herriak badu bere baitan potenziala handia, besteak beste kalitatezko ekoizpenean eta goimailako artisautzan.
Horretarako, ausarta eta sortzaile izan behar!
Par Begiurdin
-
Publié dans : Aktualitatea
-
0
Lundi 21 novembre 2011
1
21
/11
/Nov
/2011
20:21
2011ko azaroaren 11n, Hondarribiako udalak 'Kalean Kantuz' antolatzen zuen azken aldiz, bederen urte hauetan egiten zuen gisan.
Ohi bezala (urtean behin), 'Ziburu kantuz'eko kideak gomidatuak ziren:

Aurten haatik udalak deia zabaldu diote herritarrei 'Kalean Kantuz' ekitaldiaren antolaketa beren gain har dezaten. Egia igande hortan Ziburutik (eta
Azkainetik) 47 lagun hurbildu girela, horko herritarrak baino gehiago...
Agian gizon-emazte suhar batzu agertuko dira, euskal kantuaren amodioz, herri eder horren animatzeko xedearekin, Iparraldeko herri andana batean antolatua den
gisan, Azkainen, Ziburun, Baionan, Donibane Lohizunen...
Argazkiak: Sabin Altuna
Par Begiurdin
-
Publié dans : kantua
-
0
Adierazpen/Commentaires